W3C

"W3C Estandarren Erakusketa Ibiltaria 2004" Espainiako hamar hiritan izango da, W3Cren Espainiako Bulegoak antolatuta

W3Cren teknologia erakusten duen autobusa, Multimodalitateari buruzko mintegia Madrilen eta Web Estandarizazioarentzako Lehen Saria W3Cren Espainiako Bulegoa

Espainiako kontaktoa --
José Manuel Alonso, <jalonso@w3.org>, +34.984.39.06.16
Amerika eta Australiarako kontaktoa --
Janet Daly, <janet@w3.org>, +1.617.253.5884 ó +1.206.228.1097
Europa, Afrika eta Ekialde Ertainerako kontaktoa --
Marie-Claire Forgue, <mcf@w3.org>, +33.492.38.75.94
Asiarako kontaktoa --
Yasuyuki Hirakawa, <chibao@w3.org>, +81.466.49.11.70

(beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: Frantsesa, Galegoa, Gaztelania, Ingelesa, Japoniera eta Katalana)


http://www.w3.org -- 2004ko urriak 27 -- W3Cren Espainiako Bulegoak W3C Estandarren Erakusketa Ibiltaria antolatu du lehen aldiz, 2004ko azaroaren 3tik 26ra bitartean, hamar unibertsitatetan, W3Cren lana ezagutzera emateko eta bere teknologien erabilera sustatzeko. Ingurumena errespetatzen duen autobus batek ibilaldi bat egingo du eta egun bat edo bi emango ditu hamar unibertsitatetan. Autobusak elbarrientzako erraztasunak ditu, hamalau multimedia ekipo W3Cren teknologien demostrazioak ikusteko, proiekzioetarako eta bideo-konferentzietarako ekipamendua eta Internetekin konektatzeko aukera satelite bidez. Horrez gain, W3Cren teknologiei buruzko hitzaldiak emango dira eta bilerak egingo dira unibertsitateetako ikertzaileekin, unibertsitate horiekin harremanetan jartzeko.

Erakusketa ibiltariak hiru aste inguru iraungo du eta jende guztiarentzako ekintzak eskainiko ditu. Autobusa hiri hauetan geldituko da:

Autobusaren barrua

"Webaren erabilera Espainian oso zabalduta dagoen arren, etorkizunean teknologia berriak sortuko dira. Autobusak sortzen ari diren teknologia berri horiek ezagutzeko aukera eskaintzen du", adierazi zuen Tim Berners-Leek, W3Cko zuzendariak.

"Espainian dugun bulegoa ekintza berriak ari da garatzen", esan zuen Ivan Hermanek, W3Cko bulegoen zuzendariak. "Bai Estandarren Erakusketa Ibiltaria, bai Web Estandarizazioarentzako Saria aukera ezin hobeak dira W3Crentzat eta Espainiako komunitate teknikoarentzat harreman iraunkor eta emankorretan hasteko".

"Pozgarria da ikustea zenbat lan berri ari diren sortzen Espainian Webaren garapenaren inguruan", adierazi zuen José Manuel Alonsok, W3Cren Espainiako Bulegoko arduradunak. "W3Ck Espainiako enpresa munduan eta esparru akademikoan bere estandarrak eta teknologiak erabil daitezen bultzatu nahi du".

W3Cren Espainiako Bulegoak antolatutako W3C Estandarren Erakusketa Ibiltariak babesle hauek ditu Red.es eta Fundación CTIC, baita laguntzaile hauek ere: Software AG España, TeleCable, Fundación ONCE eta Centro de Estudios Garrigues.

Multimodalitateari buruzko Mintegia Madrilen

Ikertzaileak eta enpresa sektorean esku hartzen dutenak gonbidatuta daude autobusak Madrilen egingo duen geldialdian egingo den Webaren Multimodalitateari buruzko Mintegira. Bertan W3Cko kide diren espainiar erakundeetako ordezkari batzuek eta W3Cko taldekideek W3Cko Elkarreragin Multimodaleko Jarduerak egindako lana aurkeztuko dute. Europako Batzordeko IST Programak finantzatu du mintegia, Webeko Elkarreragin Multimodala (MWeb) proiektuaren barruan.

Web Estandarizarioarentzako Lehen Saria W3Cren Espainiako Bulegoa

Web Estandarizazioarentzako W3C Lehen Saria W3Cren Espainiako Bulegoaren ekimena da eta W3C Estandarren Erakusketa Ibiltariarekin batera egingo da. Lehen sari honek W3C estandarrak hartu eta erabil daitezen bultzatu nahi du unibertsitarien artean, saria emanez Web Semantikoa, Gailuen Independentzia, Ahotsa eta Multimodalitatea arloetan W3Cren teknologiaren bat irudimenez integratzen duen prototiporik onenari. Irabazle bakarra izango da, W3C Team eko kideek hamar finalistaren artean hautatua.

Saria irabazten duen prototipoaren egileak ikerketa aplikatuko beka bat lortuko du hautatuko prototipoan proiektu oso bat garatzeko Gijongo Fundación CTIC en (Asturias, Espainia). Bost finalistarik onenek eskuko ordenagailu bana eskuratuko dute, Red.es eta Acer enpresei esker. Irabazlea aurkezpen ekitaldi batean emango da jakitera, Asturiasen, 2005eko hasieran.

W3Cren Espainiako Bulegoa

2003ko urrian zabaldu zen Fundación CTICen babespean, Gijongo Zientzia eta Teknologia Parkean (Asturias). CTIC Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta informazio teknologien inguruko ikerketa aplikatua egin eta zabaltzen du. Informazio gehiagorako helbide honetara jo: http://www.w3c.es.

W3Cren Bulegoak

W3Cren Bulegoek sustapen lanean laguntzen dute lekuan lekuko hizkuntzan, W3Cren eremu geografikoa zabaltzen ahalegintzen dira eta W3Cren jardueretan nazioarteko partaidetza sustatzen dute. W3Ck 14 bulego ditu gaur egun herrialde hauetan: Alemania-Austria, Australia, Erresuma Batua-Irlanda, Espainia, Finlandia, Grezia, Herbehereak, Hong-Kong, Hungaria, Israel, Italia, Korea, Maroko eta Suedia.

World Wide Web Kontsortzioa [W3C]

W3C helburu honetarako sortu zen: Web bere ahalmen gorenera eramateko, bere eboluzioa eragingo duten eta elkarroperatibitatea bermatuko duten protokolo komunak garatuz. Nazioarteko industriaren kontsortzioa da eta honako hauek kudeatzen dute elkarren artean: MITeko Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko Laborategia (MIT CSAIL) Estatu Batuetan, Informatika eta Matematikako Ikerketarako Europar Kontsortzioa (ERCIM) Frantzian, eta Keioko Unibertsitatea Japonian. Kontsortzioak zerbitzu hauek eskaintzen ditu besteak beste: World Wide Webari buruzko informazio fitxategi bat garatzaile eta erabiltzaileentzat, eta prototipo eta aplikazio adibide batzuk, teknologia berri hauen erabilera erakusteko. Orain arte ia 400 erakunde dira Kontsortzioko Kideak. Informazio gehiagorako helbide honetara jo: http://www.w3.org